Smurffit Kappa S.A
- HASIERA
Enpresa hau Iurretako Arriandi auzoan kokatuta dago, betiko Papelera deritzoguna. Orain dela 67 urte sortu zen, zehazki 1951-09-15.
Prozesu honen ondorioz Iurreta aldeko hainbat auzune industrializatu ziren. Arriandi auzunean hain zuzen, “Celulosas del Nervion” enpresa sortu zen esan bezala 1951 (gaur egungo Smurffit S.A). Garai hartako helburu soziala zakuetarako papera ekoiztea zen.
1994ean Celulosa izatetik Smurfitt izatera pasa zenean, jardueraz aldatu zuen. Gaur egun, papera eta kartoizko enbalajeak produzitzen ditu era iraunkor, seguru, eraginkor eta berritzaile batean.

- FORMA JURIDIKOA
Smurffit Kappa sozietate anonimo bat da. Kapitala akzio izeneko partaidetza-tituluetan banaturik duten sozietate kapitalista da. Akzio horien jabeak, bazkide izenekoak, enpresaren jabeak dira, euren esku dituzten akzioen kopuruaren arabera.
Abantailei dagokionez:
- Bazkideen erantzukizuna ekarpenetara mugatuta dago
- Akzioak eskualdatzeko salmentara jo daiteke
- Irudi hobea, enpresari irregularraren edo sozietate irregularraren forma juridikoaren arabera eratutako enpresekin alderatuta.
Desabantailei dagokionez aldiz:
- Eratzeko gutxieneko kapital altua
- Antolatzeko modu konplexuago bat eta gutxienez urtean behin akziodunen Batzarra elkartzea eskatzen du.
- Urteko kontuak Merkataritza Erregistroan adierazi behar dira.
- ORGANIGRAMA
Enpresa honetako organigramari begira argi ikusi genezake, zuzendari orokorra hierarkia handienatzat harturik hainbat sail desberdintzen direla maila berdinean daudenak: Produkzioa, komertziala, finantzarioa, giza baliabideak, marketina, eta administrazioa. Horietako batzuk komertzial sailak eta finantza sailak azpi multzo batzuk dituzte. Komertzialaren baitan, erosketak eta salmentak daude, eta, finantzarioaren kasuan finantzak eta kontabilitatea. Bestalde, produkzio eta administrazioa barruan arduradun multzo bat desberdintzen dira. Azkenik, azkenengo mailak langileak daude sailetan banaturik.
- URTEKO KONTUAK
Aktiboa, 2015-2016 artean %9,42 hasi zen. Hazkunde hau, aktibo ez korrontearen kasuan txikiagoa izan da, %2,91-a. Zorrak handitu egin dira %14,47 eta era berean ondare netoa, %0,65% bakarrik handitu da. Hazkunde hau, gehienbat zorretatik finantzatu da. Urte tarte honetan, emaitza Netoak igo egiten du %3,17an.
2014-2015.urte artean, Aktiboa %20,58 hazi zen, eta ondorioz Aktibo ez Korrontea %22,74 handitu zen. Hazkunde hau, enpresak kanpotik jasotako diru sarrerarekin lortzen du. Eta Ondare Netoa,%6,62 handitzen da bakarrik.
Salmentak ere %2,6 gutxitzen dira eta ondorioz enpresaren errentagarritasuna murriztu egingo da, enpresaren Emaitza Netoa gutxituz.
Comentarios
Publicar un comentario