Layde Steel S.L.U


  • HASIERA

Layde Steel, Durangokoa Eguzkitza auzunean aurkitu dezakegu. 1941ean “Laminacion y Derivados S.A (Layde)” sortu zen Euskal Herriko industriaren une gorenenean.
Gaur egun, Layde Steel, Tata Steel-en barruan hazten jarraitzen du, gehienbat merkatu internazionaletan, eta bere produktuak dibertsifikatuz, bezeroen nahiak asetu ahal izateko.
Layde Steel SLU, Tata Steel multinazionalaren filiala da, zeina, Europako bigarren altzairu ekoizle handiena den.Altzairuzko produktu laua eta produktu siderurgikoa transformatzeaz eta komertzializatzeaz arduratzen da, hotzezko ijezketa bezala, zehaztasunezko zumitz hornikuntza globala eskainiz.
Imagen relacionada
  • FORMA JURIDIKOA
Enpresa hau sozietate mugatu unipertsonala da (SMU). Sozietate mota honetan akzioak pertsona bakar batenak dira.,bai pertsona fisiko zein juridikoa izan daitekelarik; akzio horien  jabetza lortu daiteke sozietatea sortu berria denean edo baita ere enpresak bazkide asko izan dituenean eta bazkide bakar bat gelditu denean akzio guztiekin


Abantailei dagokionez:

  • Bazkidearen erantzukizuna ekarpenetara mugatuta dago
  • Ez da kapital kantitate altua eskatzen eratzeko
  • Arrisku formala baxuagoa da, sozietate anonimoekin alderatuta
  • Irudi hobea bezeroentzat eta hornitzaileentzat, izan ere, beren kontabilitate-datuak merkataritza-erregistroan sartu behar dituzte (hortaz, edozeinek ezagutu dezake sozietate mugatuaren ondarea) eta bezero eta hornitzaileei berme handiagoa eskaintzen du, enpresari irregularraren edo sozietate irregularraren forma juridikoen mende eratutako enpresekin alderatuta.

Desabantailak ostera:

  • Urteko kontuak Merkataritza Erregistroan adierazi behar dira.



Resultado de imagen de layde steel durango


  • ORGANIGRAMA

Organigrama horizontal honetan, zuzendari orokorra enpresaren buru da, eta bere baitan aholkularitza dago. Enpresa arlo desberdinetan bereizten da, hain zuzen: produkzioa, komertziala, finantza, giza baliabideak, marketin eta administrazioa. Komertzialaren barruan bereizketa bat egiten da, non erosketa eta salmenta saila dauden. Hala salmentaren barruan salmenta ondoko saila dago, hau da, bezeroenganako arreta deritzona. Bestalde finantza ere bitan banatzen da, finantza saila eta kontabilitatea. Amaitzeko, langileak euren funtzioen eta gaitasunen arabera sail desberdinetan kokatzen dira.





  • URTEKO KONTUAK


Aktiboa,%33,11 gutxitu zen 2016-2017 urteetan, ondorioz, Aktibo ez Korrontean %7,42 jaitsiz. Aktibo murrizketa hau Ondare Netoaren hazkundearekin lotuta dago %22,33 haziz. Hala, enpresako zorrak murriztu egin ziren %43,15 ean.

Salmentak, %5.09an hasi ziren enpresako errentagarritasunarekin batera, eta baita emaitza netoak %152,12ko igoerarekin.

2015-2016 aldiz, Aktiboa %44,58 hasi zen baina Aktibo ez Korrontearen kasuan, %46,49 gutxitu. Enpresaren hazkunde hau Ondare Netoaren bidez lortzen du %168,12 handituz. Diru hau kanpoko finantziazioaren bidez lortu zuen eta diru honekin enpresak dituen hornitzaileekiko zorrak ere murriztea lortu zuen.

Urte haietan, salmentak %4,67 murrizten dira eta honek enpresaren errentagarritasun ekonomikoa murrizten du.

Comentarios