ONA Electroerosion S.A
- HASIERA
Enpresa hau Durangon kokatzen da, Eguzkitza auzoan eta 1952.urtean fundatu zuten Karmel, Jose eta Jesus Onandia anaiek, honako helburu sozialarekin: elektroerosio mekanikoko makina, erremintak eta ekipoak ekoiztea.
Gaur eguneko jarduerari dagokionez, elektroerosio makinak egiten ditu, eta bere produktuak bezeroen artean
hoberen baloratutakoenak dira.
hoberen baloratutakoenak dira.
- FORMA JURIDIKOA
Enpresa hau sozietate anonimo bat da. Kapitala akzio izeneko partaidetza-tituluetan banaturik duten sozietate kapitalista da. Akzio horien jabeak, bazkide izenekoak, enpresaren jabeak dira, euren esku dituzten akzioen kopuruaren arabera.
Abantailak:
- Bazkideen erantzukizuna ekarpenetara mugatuta dago.
- Akzioak eskualdatzeko salmentara jo daiteke.
- Irudi hobea, enpresari irregularraren edo sozietate irregularraren forma juridkoaren arabera eratutako enpresekin alderatuta
Desabantailak:
- Eratzeko gutxieneko kapital altua.
- Antolatzeko modu konplexuago bat eta gutxienez urtean behin akziodunen batzarra elkartzea eskatzen du.
- Urteko kontuak Merkataritza Erregistroan adierazi behar dira.

- ORGANIGRAMA
Agintean zuzendari orokorra dago, eta bere menpean, produkzio, komertzial, finantza, giza baliabide, marketin eta administrazio arloak.
Komertzial eta finantzak, azpimultzoak dituzte: komertzialaren kasuan, salmenta eta erosketa; eta, finantzetan, kontabilitatea eta finantzak.Ikusten den bezala, giza baliabideen departamentuak, arduradun multzo bat du. Amaitzeko esan dezakegu, organigrama honetako azken maila langileek betetzen dutela, bakoitzaren espezializazioaren arabera.
- URTEKO KONTUAK
Emaitza zehatzak izan ez arren honako hau esan genezake:
2016 eta 2017 bitartean, enpresako aktiboak %10,82 igo ziren. Hazkunde hau aktibo ez korrontearen ondorioa da. Hazkunde igoera hau, Ondare Netoaren %14,14tik finantzatu zuten gehienbat eta beste zatia zorren %6,7tik. Salmentak ere igo egin ziren nabari %6,85an.
2015 eta 2016 bitartean, aktiboak %15,56 igoera izan zuen. Hazkunde hau aktibo ez korrontetik dator, %27,27 suposatu zuelarik. Diru honen jatorria, Ondare Netoa izan zen kopuru handi batean %17,67 eta bestea %13,05 zorretatik.
Enpresak, neurri handi batean autofinantzaketara jo zuen, dirua kanpotik lortu beharrean. Aktibo ez korrontea, Pasiboko epe laburrerako kontuekin likidatuko bagenu, ibilgetu hauek saldu egingo beharko genituzke.
Comentarios
Publicar un comentario